2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Barria

BARRIA

    Barria barnetegi bat da. Hara eskola asko joaten dira euskara, ingelesa edo beste hizkuntza bat ikastera. Han ekintza asko egiten duzu. Beraz, hizkuntzak hitz egiteko oso aukera ona da.

   Urtarrilean, San Viatorreko 2. mailako ikasle batzuk joan ziren Barrira. Lehenengo, 2. B eta 2. C-ko ikasleak joan ziren, 2. A, aldiz aste bat geroago. San Viatorreko ikasleak 5 egun geratu ziren.

   San Viator eskolak erabaki zuen 2. mailako ikasleak Barrira eramatea, ingelesa oso inportantea delako. Orduan, oso oportunitate ona dela iruditu zitzaion. Ere, oso oportunitate gutxi daudelako beste pertsonekin ingelesez hitz egin ahal izateko.

     Barrian ekintza asko egin zuten bere monitoreekin: Josh, Gavin, Phoebe eta Jess. Monitore horiek ingelesak ziren. Beraz, ikasleak ekintzetan monitoreekin ingelesez hitz egitera behartuta zeuden. Jolas asko egin zuten. Esate baterako: dantza egin, filma bat egin...

     Azkenean, ikasleak Gasteizera bueltatu ziren. Oso ondo pasa zuten. Esaten dute oso esperientzia polita dela eta beraien ingelesa hobetu zutela.