BARRIA
Barria barnetegi bat da. Hara eskola asko joaten dira euskara, ingelesa edo
beste hizkuntza bat ikastera. Han ekintza asko egiten duzu. Beraz, hizkuntzak
hitz egiteko oso aukera ona da.
Urtarrilean, San Viatorreko 2.
mailako ikasle batzuk joan ziren Barrira. Lehenengo, 2. B eta 2. C-ko ikasleak
joan ziren, 2. A, aldiz aste bat geroago. San Viatorreko ikasleak 5 egun geratu
ziren.
San Viator eskolak erabaki zuen
2. mailako ikasleak Barrira eramatea, ingelesa oso inportantea delako. Orduan,
oso oportunitate ona dela iruditu zitzaion. Ere, oso oportunitate gutxi
daudelako beste pertsonekin ingelesez hitz egin ahal izateko.
Barrian ekintza asko egin zuten
bere monitoreekin: Josh, Gavin, Phoebe eta Jess. Monitore horiek ingelesak
ziren. Beraz, ikasleak ekintzetan monitoreekin ingelesez hitz egitera behartuta
zeuden. Jolas asko egin zuten. Esate baterako: dantza egin, filma bat egin...
Azkenean, ikasleak Gasteizera
bueltatu ziren. Oso ondo pasa zuten. Esaten dute oso esperientzia polita dela
eta beraien ingelesa hobetu zutela.
